Korrika Goierrin dabil dagoeneko
Urretxu-Zumarragako itzuli jendetsua eginda, Eitzako aldapan behera joan da Goierri beheko herriak euskararen aldeko mezuaz eta festa giroz zipriztintzeko asmoz.
Korrika Goierritik dabil dagoeneko. Urretxutik sartu da eskualdera, eta goiko herrietako itzulia egin eta gero, Eitzako aldapan behera abiatu da, behe aldekoak zeharkatzeko asmoz.
Urretxu-ZumarragaN oso harrera jendetsua izan du, eta azkar igaro bada ere, zapore gozoa utzi du euskararen aldeko karabanak korrika parte hartu dutenen artean eta begira, baita txaloka egon direnen artean ere. Legazpiko jende asko zen tartean, bertatik igaro ez, eta talde handi bat kalejiran etorri delako bertara.
Hemen Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko irudiak: