Kukue, Legazpiko artisten topagunea
Mikro irekien ekitaldiak mago bikote bat eta hainbat musikari elkartu zituen atzo arratsaldean tabernan.
Mikro irekien bigarren saioa egin zuten atzo Legazpiko Kukuen, eta taberna berriz ere herriko artisten topaleku bihurtu zen. Yerko Ortiz musikari eta musika irakasleak gidatu zuen saioa.
Enikma izenpean biltzen diren Eneko Gutierrez eta Maria Arandia magoek ireki zuten saioa, eta ondoren musikaren txanda izan zen. Yerko Ortizek bakarlari gisa jardun zuen lehenik gitarraz lagunduta, eta ondoren, gainerako musikariei laguntzen: Jose Manuel Paternain akordeoi jotzailea eta Oskar Abad eta Edu Gil abeslariak eta gitarra jotzaileak. Joxe Arizkorretak, Jon Unzurrunzagak eta Aitor Altunak ere parte hartu zuten. Guztien artean, arratsaldea ederki girotu zuten tabernan.