Uztalai haurren uda ikastarorako begiraleak kontratatzeko deialdia egin du udalak
Legazpin, uztailaren 4tik 22ra bitartean egingo dira aurten udaleku irekiak. Eskaerak datorren astelehenetik hilaren 22ra arte egin ahal izango dira, udaletxean.
Legazpiko Udalak Uztalai haurren udaleku irekietarako zuzendaria, begiraleak eta zaintzako begiraleak kontratatzeko deialdia egin du, eta datorren astelehenean irekiko du izenak emateko epea. Hilaren 22ra arte egongo da zabalik,
Uztalai udaleku irekiak uztailaren 4tik 22ra egingo dira aurten, 9:30etik 12:30era. Jarduera hori HH-2 eta LH-4 maila bitarteko herriko haurrei eskainiko zaie.
Izena emateko bi modu izango dira: udaletxeko arreta bulegoan izen-emate orria aurkeztuta, edo udaleko egoitza elektronikoaren bidez. Lanpostuen oinarriak eta informazio gehiago www.legazpi.eus webgunean aurki daitezke.