22. Korrika Goierrin argazkiz argazki
Horrenbeste esperotako eguna pasa da dagoeneko. 22. Korrikak atzo arratsalde-iluntzean zeharkatu zuen Goierri, Urretxutik Legorretaraino 60 kilometro osatuz. Dozenaka lagunek eraman zuten atzo lekukoa, eta albiste honetan horietako gehienak ikusteko aukera izango duzue. Hemen duzue 22. Korrika argazki argazki.
Arratsaldeko lehen orduan atera eutsi zion eguraldiak, eta iluntzerako narrastu zuen, baina horrek ez zuen eragotzi 22. Korrikaren festa Goierrin. Aizpurutxo-Urretxu bide berdetik iritsi zen Hitzekin goiburudun Korrika Goierrira 15:15ak aldera, eta sei ordu beranduago agurtu, Legorreta-Ikaztegietako mugan. Tartean, ehunka eta ehunka goierritarrek egin zuten korrika, eta horietako batzu-batzuk izan zuten lekukoa eramateko ohorea.