Ion Izagirrek irabazi du Itzuliko etapa nagusia, Arraten
Esprintean aurre hartu die Aleksandr Vlasov, Marc Soler eta Daniel Felipez Martinezi. Sailkapen nagusian bigarren bukatu du ormaiztegiarrak, Martinez irabazlearengandik 11 segundora.
Sasoi onean dagoela eta Euskal Herriko Itzulia oso gogoko duela erakutsi du beste behin Ion Izagirre (Cofidis) txirrindulari ormaiztegiarrak. Eibar eta Arrateko gaina lotzen zituen etapa nagusian, Aleksandr Vlasov, Marc Soler eta Daniel Felipez Martinezi esprintean aurre hartzeko gai izan da, eta lorpen horrez gain, sailkapen nagusian bigarren egin du. 2019an Izagirrek irabazi zuen Itzulia.