Onomastika eta burdina aztergai izan dituzte Legazpin
Jose Antonio Azpiazuk, Ander Rosek, Jose Luis Ugartek, Malen Lizarragak eta Carlos Glariak hitzaldi bana egin dute Legazpiko Burdinola elkarteak eta Onomastika elkarteak antolatu duten jardunaldi akademikoan.
Onomastika eta burdina gaitzat hartuta, jardunaldi akademikoa egin dute gaur goizean Legazpiko kultur etxean, Legazpiko Burdinola elkarteak eta Onomastika elkarteak antolatuta. Onomastika izen propioen ikerketa da, letra larriz idazten diren izen guztien ikerketa: leku izenak, pertsona izenak, animalia izenak… Legazpik burdinarekin lotura zuzena duenez, bi arloak uztartuz egin dute gaurko saioa.
Jose Antonio Azpiazuk Euskal burdingintza historikoa Europako kontestuan hitzaldia egin du, Ander Rosek Hitzen historiaz: burdina eta beste, Jose Luis Ugartek Leku-izenak mendiko burdinolen inguruetan, Malen Lizarragak Nafarroako burdingintza eta toki-izenak, eta Carlos Glariak Burdinaren itzala Bizkaiko mendebalaren hizkuntza paisaian.