Segurarrak ez daude etxean gelditzeko
Iparra-Hegoa kultur astea igaro berritan, I. Kinto Eune ospatzen ari da Seguran. Plazan argazki jendetsua atera dute.
Segurarrak ez daude etxean gelditzeko, ez horixe! Astebete ere ez da Iparra-Hegoa kultur astea amaitu zenetik, eta ajerako beldurrik gabe, asko eta asko dira Kintoen I. Egunean parte hartzera animatu diren herritarrak. San Joan festetako kuadrillen egunen tankerako eguna dela esan daiteke, baina mahai bueltako bazkaria kintoekin egitea da baldintza. Bazkaritara joan aurretik –Segurako eta inguruko jatetxe gehientsuenak bete dituzte–, argazki jendetsua atera dute plazan. Atzera herria bilduko dira, eta iluntzean Distopia elektrotxarangarekin dute kale animazioa.