Aizpea gazta, Gourmet lehiaketan finalista
Mikel Etxezarretaren eta Eli Arrillagaren gazta da Artzain Gazta elkarteko lau gazte aukeratuetako bat. Madrilgo lehiaketa da.
Madrilen jokatzen ari den 12. GourmetQuesos txapelketako finalean Artzain Gazta elkarteko lau gazta daude; tartean da Olaberriko Aizpea gazta, Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga gaztagileena, mendiko gazta keetua atalean. Eli Arrillagak sare sozial bidez jakinarazi duenez, “lan bolada honetan nekea gainditzeko indarra ematen du horrelako abisuak”.
800 gaztatik gora aurkezten dira Madrilgo lehiaketara eta 60 epaileek itsu-itsuan dastatzen dituzte laginak. Espainiako Gaztarik Onenaren saria aukeratuko dute bertan. Apirilaren 25ean da finala.