Beñat Senar ataundar pilotaria Espainiako txapeldun
Urbion taldearen izenean jokatu du eskuz banakako pilotako finala Iruñeko Labriten.
Beñat Senar Apalategik Espainiako txapelketa irabazi zuen atzo eguerdian Iruñeko Labriten, eskuz banakako finalean. Gaztela eta Leongo Urbion eta San Cristobal taldeen izenean, bi pilotari gipuzkoarrek jokatu zuten finala. Beñat Senar gazte ataundarrak (Urbion), 10-5 eta 10-8 irabazi zion Xabier Santxori. Duela hilabete batzuk 23 urtez azpiko munduko txapelduna izan zen Senar.