June Aiestaran eta Aratz Lasa eskolarteko finalean
Bertsolari gazteek apirilaren 29an jokatuko dute finala, Lasturren, 20:00etan. Aiestaran beasaindarrak Lizartzako kanporaketa saioa irabazi du.
Gipuzkoako Eskolarteko bertso txapelketako finalean bi goierritar gazte ariko dira, apirilaren 29an, Lasturreko tabernan, 20:00etan: June Aiestaran beasaindarra eta Aratza Lasa ataundarra. Aiestaranek Lizartzako kanporaketa saioa irabazi zuen. Aratz Lasak Azpeitiko kanporaketa saioan kantatu zuen.