Garbiguneetan soilik banatuko dituzte konpost poltsak
Sasieta asteartean hasiko da hiruzpalau kiloko konpost poltsa banatzen, Beasaingo, Ordiziako eta Urretxuko garbiguneetan
Sasieta mankomunitateak hiruzpalau kiloko konpost poltsak banatuko ditu. Ordiziako, Beasaingo eta Urretxuko garbiguneetan soilik banatuko dituzte aurtengoan. Zaku bat, pertsona bakoitzeko, amaitzen diren arte. Asteartean hasiko da banaketa, bihartik aurrera garbigunean itxita egongo direla Aste Santuko oporrengatik.
Konposta goierritarrek etxean sailkatutako organikotik abiatuta egiten da. Aurtengoa hirugarren edizioa izango dela eta “beti oso harrena ona” izan duela gogorarazi dute mankomunitateko arduradunek.