Lazkaon lau gautan kontzertuak antolatu dituzte IAk eta Itaiak
LAZKAO // Txosna jartzea debekatu dietela salatu ondoren, GKS Goierriko Koordinakunde Sozialistako parte diren Ikasle Abertzaleek eta Itaiak antolatu dituzten kontzertuen kartela zabaldu dute, Lazkaon. Lau gautan izango dira, 23:00etan. Apirilaren 22an Tirokatuak, Rudeska eta Aurrez Aurre; 23an Zerua Sutan eta Etl’kano; 29an Rodeo, Berandu Baino Lehen, Igitaia eta Aifil DJa; eta 30ean Bake Faltsua eta Maixu DJa.