Zaldibian beheko presa pneumatikoa kenduko dute
ZALDIBIA // Ura agentzia apirilaren 19an hasiko da Zaldibiako Amundarain errekan dagoen presa pneumatiko bat kentzen, Goiz Eguzki parekoa. Bizpahiru asteko iraungo dute lanean, ibaia lehengoratzeko eta naturaltzeko asmoz. Beko Errota edo Fabrika etxeari zegokion ur-aprobetxamendu baimena 2020an iraungi zen —harako biltzen zen presan ura—, eta kendu egingo dute puzten den sistema.