Aste santuan gora egin du positibo kopuruak
Azken bi asteetan igo egin da positibo berrien kopurua Goierrin, baita intzidentzia tasa ere. Lau herri daude eremu berdean, eta bi laranjan.
Azken bi asteetan 341 COVID-19 kasu atzeman dituzte Goierrin. Astez aste, kosta bat gora egin du datuak, beraz. Apirileko aurreneko astean 110 kasu atzeman zituzten, bigarrenean 155 eta hirugarrenean 186. Igoerarik handiena Legazpik izan du, bi astean 96 kasu berri pilatuta, eta intzidentzia tasa milatik gorakoa da.
Txanponaren beste aldean daude eremu berdean eta ‘0’ tasarekin dauden lau herriak: Altzaga, Gaintza, Mutiloa eta Zegama. Segura eta Ataun, berriz, eremu laranjan daude. Goierriko intzidentzia tasa 487,14-koa da 100.000 biztanleko.
11-17 ASTEA |
18-24 ASTEA |
GUZTIRA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 56 | 0 |
Arama | 2 | 0 | 54 | 975,61 |
Ataun | 0 | 2 | 684 | 117,16 |
Beasain | 19 | 18 | 4.731 | 267,24 |
Ezkio eta Itsaso | 4 | 1 | 210 | 783,70 |
Gabiria | 0 | 2 | 174 | 380,23 |
Gaintza | 0 | 0 | 27 | 0 |
Idiazabal | 8 | 9 | 818 | 727,74 |
Itsasondo | 3 | 2 | 206 | 740,74 |
Lazkao | 13 | 9 | 2.057 | 378,66 |
Legazpi | 61 | 35 | 3.002 | 1151,63 |
Legorreta | 3 | 1 | 507 | 269,36 |
Mutiloa | 0 | 0 | 101 | 0 |
Olaberria | 0 | 2 | 314 | 210,53 |
Ordizia | 15 | 19 | 3.857 | 338,07 |
Ormaiztegi | 1 | 4 | 463 | 399,36 |
Segura | 1 | 0 | 606 | 67,75 |
Urretxu | 7 | 41 | 2.459 | 702,27 |
Zaldibia | 1 | 4 | 735 | 305,62 |
Zegama | 0 | 0 | 603 | 0 |
Zerain | 0 | 2 | 81 | 716,85 |
Zumarraga | 17 | 35 | 3.233 | 540,20 |
GUZTIRA | 155 | 186 |
24.978 | 487,14 |