Futbol egokitua ezagutzeko ariketak
Topaketa egin dute 50 bat lagunek Beasainen, Gipuzkoako feferazioek, Beasain Kirol Elkarteak eta udalak antolatutako saioan.
Igandean 50 bat lagun elkartu ziren Igartzako futbol zelaian, futbol egokitua gehiago ezagutzeko ariketak egiteko. Topaketa Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatu zuten, Beasain Kirol Elkartearen eta Beasaingo Udalaren laguntzarekin. GFF