Seguran egingo dute larunbatean gazteen jarduera fisikoa sustatzeko lehen ekintza
'Zatoz kirolera!' ekimena antolatu dute Zegamako, Segurako, Mutiloako, Zeraingo eta Idiazabalgo udalek elkarlanean, Aizkorpeko gaztetxoen jarduera fisikoa bultzatzeko.
Aizkorpeko udalek gaztetxoen jarduera fisikoa sustatzeko ekimena jarri dute martxan. Hiru doako ekintza antolatu dituzte apirila eta ekainerako, DBH 1 eta 1ko ikasleei zuzenduta. Larunbatean izango da lehenengo ekintza: orientazioa Seguran. Izena karteletan aurki daitekeen QR bidez eman behar dute gazteek, Google Forms galdetegia bete beharko dute. Jarduera bera baino bi egun lehenago amaituko da izen-ematea.