Amets Arzallusekin solasaldia 'Miñan' liburuaren inguruan
Irakurle taldeak solasaldia egingo du Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan liburuaren inguruan. Balderen istorioa kontatzen du liburuak: anaia txikiaren bila Afrikatik Europaraino egiten duen ibilbidea. Baldek ahoz idatzitakoa eskuz jaso du bertsolariak. Saioa ostiralean izango da, Barrena Kultur Etxean, 18:00etan hasita. Amets Arzallusek solasaldian parte hartuko du. Informazio gehiagorako, galdetu udal liburutegian. Saioa irekia izango da.