Sendabelarren eta mindfulness ikastaroak
Doan izango dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 16a izango da.
Segurako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Cebanc-ekin elkarlanean, 20 orduko bi ikastaro antolatu ditu maiatzerako eta ekainerako. Sendabelarrena, batetik, eta minfulness-a lantzekoa, bestetik. Sendabelarren ikastaroa maiatzaren 20an hasiko da, ekainaren 17ra arte, eta ostiraletan izango da, 16:00etatik 20:00etara. Kultur etxean egingo dute, Sara Letamendia irakaslearekin. Mindfulness ikastaroa, aldiz, maiatzaren 23an hasiko da, ekainaren 15era arte, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era. Lekua eta irakaslea ez dituzte zehaztu oraindik.
Doako ikastaroak izango dira, baina gutxienez 12 laguneko taldea osatu beharko da. Izen-ematea www.labur.eus/kltWy helbidean egin behar da. Maiatzaren 16a izango da azken eguna izena emateko.