June Aiestaranek eta Aratz Lasak eskolarteko finalean abestuko dute bihar
June Aiestaran beasaindarrak eta Aratz Lasa lazkaotarrak Gipuzkoako Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko dute bihar. Lasturren izango da saioa, 20:30etatik aurrera.
June Aiestaran beasaindarrak eta Aratz Lasa lazkaotarrak Gipuzkoako Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko dute bihar. Lasturren izango da saioa, 20:30etatik aurrera. Aiestaranek bere finalaurrekoa irabazi egin zuen eta zuzenean sailkatu zen; Lasa puntuazioz sailkatu da. Amets Aizpurua, Naia Arrizabalaga, Danel Etxeberria eta Jon Mendiluze izango dituzte aurkariak. Sarrerak online erosteko epea gaur amaituko da, 14:00etan; bateren bat sobratzen bada unean bertan ere erosi ahal izango da. Helduen sarrera bakoitzak hamazazpi euro balio du. Hamasei urtetik beherakoak doan sartuko dira.