Aizpea mendiko gazta, bigarren Gourmet lehiaketan
Mikel Etxezarretaren eta Eli Arrillagaren Olaberriko gazta finalista izan da Madrilgo Gourmet lehiaketan.
Artzai Gazta elkarteko lau gazta lehiatu dira gaur Madrilgo Gourmet gazta lehiaketako finalean. Horietako bat, goierritarra zen, mendiko gazten kategorian: Aizpeako mendiko gazta. Saritua izan da gainera Olaberriko Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillagaren gazta: bigarren saria eskuratu du ketuen kategorian.