Ane Etxezarretak urtebete luzatu du Realarekin
Atzelari beasaindarra Realera 2015ean heldu zen. 150 partida egingo ditu
Ane Etxezarretak 2023ra arte luzatu du Realarekin duen akordioa. “Oso pozik” dagoela aitortu dio klubeko telebistari, “Realeko kamiseta jaztea txikitako ametsa” duelako.
Atzelariak 26 urte besterik ez dituen arren, taldeko beteranoenetako bat da. 2015ean heldu zen 150 partiden langa esku eskura du. Baliteke Txapeldunen ligako partida batean gainditzea marka, txuri urdinek asteburu honetan ziurtatu dezaketelako datorren denboraldian Europan aritzea.