CAF-Elhuyar sariak banatu dituzte Donostian
Sarituen artean ez da goierritarrik izan. Elhuyar Fundazioaren sortzaileek jaso dute merezimendu saria.
CAF-Ehuyar lehiaketako sari banaketa egin zuten atzo arratsaldean. Aurten ez dute goierritarrik saritu. Ane Portillo Blanco, Amaiur Esnaola Illarreta, Jon Villapun Arbide, Maider Ibañez, Jon Goikouria, Fatima Villa Gonzalez eta Arantzazu Luzarraga Iturrioz izan ziren garaileak. CAF-Elhuyar merezimendu-saria Elhuyarren sortzaileek jaso zuten, fundazioak 50 urte bete dituelako aurten.