'Porno' antzezlana izango da ikusgai Herri Antzokian
Martxoan atzeratutako obra bihar eskainiko dute, Ordiziako Herri Antzokian. Pornografiaren kontsumoa lantzen du, umoretik.
Martxoan bertan behera geratu zen Antzerki Garaia zikloaren barruan antolatutako Porno antzezlanaren emanaldia. Sareak (Euskadiko Antzoki Sarea) gomendatuta, eta Egile Onenaren OH! Saria (2021) jasota, Porno pornografiaren kontsumoari begira dagoen komedia bat da. Komedia urratzailea da, puntu basati bat duena, ikusleen barre algarak pizten dituena eta gizartean oso presente dauden dilema moral batzuei buruzko gogoeta eginarazten duena.
Emanaldia, Herri Antzokian izango da, bihar, 20:30ean. Sarrerak Barrenan daude salgai.