'¡Se nos ha ido la olla!' eleberria aurkeztu du Amaia Telleriak
Teresa Calo-k 'Te voy a encontrar' aurkeztu du eta '¡Soltad amarras!' bilduma osatu dute bi liburuekin. Iaz euskarazko bertsioak aurkeztu zituzten: 'Pitzatuta gaude denok!' eta 'Aurkituko zaitut'.
Amaia Telleria idazle idiazabaldarrak ‘¡Se nos ha ido la olla!’ eleberria aurkeztu du gaur Donostiako Udal Liburutegiko Mandas Dukearen aretoan, Teresa Calo-rekin batera, Alberdania argitaletxearekin. Calo-k ‘Te voy a encontrar’ eleberria aurkeztu du eta bi liburuekin ‘¡Soltad amarras!’ bilduma osatu dute, 12 eta 14 urte arteko nerabeentzat. Iazko azaroan ‘Erria txikota!’ izenburupean aurkeztu zituzten euskarazko bertsioak; ‘Pitzatuta gaude denok!’ aurkeztu zuen Telleriak, eta ‘Aurkituko zaitut’ Calok. Nerabezaroko adiskidetasuna du ardatz bildumak, 12-14 urte inguruko pertsonaien bidez garatuta.