Kotxe karabana egin dute Irizar e-mobilityko langileek
Bosgarren greba eguna dute gaurkoa.
Irizar taldeko Irizar e-mobility enpresako langileek kotxe karabana egin dute gaur eguerdian, Adunatik Buruntzaldea eta Tolosaldea inguruan. Astelehenean ekin zioten greba mugagabeari, greba batzordeak azaldu duenez jarraipen “oso onarekin”. Bosgarren greba eguna dute gaurkoa. Aduna, Andoain, Urnieta, Hernani, Villabona, Irura edota Tolosa zeharkatu dituzte karabanan 65 kotxe baino gehiagok. Lan berdinagatik soldata berdina izatea, irteeratako baldintzak berdinak izatea denentzat, bizitza pertsonala eta kontziliazioa bermatzea, esfortzu gehigarriak konpentsatzea eta Gipuzkoako metalgintza hitzarmena kontuan hartzea eskatzen dute. Oraingoz ez dute enpresaren berri izan.