Pentsio publiko duinak eskatzeko Gasteizen egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute
Maiatzaren 12an izango da, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Goierriko Pentsiodunen mugimenduak bat egingo du deialdiarekin.
Pentsio publiko duinak exijitzeko maiatzaren 12an manifestazioa deitu du Gasteizen, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Eusko Jaurlaritzari eskatuko diote 1.080 euro arte osa ditzala pentsioak bere baliabideekin. Goierriko Pentsiodunek bat egingo dute deialdiarekin, eta autobusa antolatuko dute Gasteizera joateko. Autobusean izena emateko deitu 639 645 228 telefono zenbakira.
Elkarretaratzeak astelehenean
Bestalde, gogoratu astelehenean ohiko elkarretaratzeak egingo dituztela. Goierri behean, Ordizian izango da, Plaza Nagusian, 11:00etan. Goierri goian, Areizaga-Kalebarren plazan, 11:30an.