Santikutzak Beheko Barrion
Meza, mokadutxoa, toka eta afaria izango dute auzotarrek asteartean.
Segurako Beheko Barrion Santikutzak ospatuko dituzte datozen egunetan. Igandean, kadete mailako Jabier Ormazabalen omenezko txirrindularitza lasterketa jokatuko da, Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Asteartean, berriz, maiatzaren 3an, jai giroa izango da iluntzean. 19:00etan, auzoan hildakoen aldeko meza egingo dute beheko kurutzan, eta ondoren mokadutxoa izango da bertaratzen direnentzat. Toka txapelketa ere antolatu dute heldu zein haurrentzat. Eguna amaitzeko, auzo afaria egingo dute Zopajale Elkartean.