Duatloi txiki, kirolari handi
Dozenaka haur eta gaztetxok parte hartu dute Urola Triatloi Taldeak antolatu duen Duatloi Txikian. Korrika eta bizikletan aritu dira.

Urola Triatloi Klubak antolatuta, umeentzako Duatloi Txikia egin dute gaur, Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Bi mailatan banatuta, Gipuzkoako hainbat ikastetxetatik etorritako haurrek parte hartu dute proban.
Areizaga-Kalebarren plazan hasi eta bukatuta, korrika, bizikletan eta atzera ere lasterka osatu behar izan dute ibilbidea. Bukaeran sari eta domina banaketa egin dute.
2011 urtean jaiotakoak
Neskak
- 1. Laia Aranzadi (UZ Ikastola)
- 2. Kattin Ormazabal (Gainzuri Ikastetxea)
- 3. Nekane Araña (Gainzuri Ikastetxea)
Mutilak
- 1. Ibai Izagirre (Gainzuri Ikastetxea)
- 2. Allur Rodriguez (UZ Ikastola)
- 3. Asier Zafra (La Salle)
2013 urtean jaiotakoak
Neskak
- 1. Maier Aranzadi (UZ Ikastola)
- 2. Maialen Elortza (UZ Ikastola)
- 3. Irati Ezpeleta (Haztegi Ikastola)
Mutilak
- 1. Ganix Urretabizkaia (UZ Ikastola)
- 2. Ohan Chefrad (La Salle)
- 3. Leo Ruiz de Gordoa (UZ Ikastola)