Final handien pare
Giro ederra izanda Legazpiko pilota txapelketa herrikoiaren finalean. Finala Aztirik eta Lakiolak irabazi dute; 3 ta 4. postuetarako lehia, Anartzek eta Xabatek.
Profesionalen arteko txapelketa baten pare, Urbeltz pilotalekua goraino bete da gaur, herriko pilota txapelketako finalen aitzakian. Kuadrillen eguneko berotasuna lagun, giro ederra izan da jokatu dituzten bi partidetan.
Aurrena, 3 eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu dute. Anartzek eta Xabatek lortu dute brontzea, Olaizola eta Aierberi 11-22 irabazita. Bukaeran, kuadrilletako gazteak kantxara jaitsi eta kaleketan aritu dira.
Finala berriz, Aztiri-Lakiola eta Fiti-Esku bikoteek jokatu dute. Frontoiko giroak ere gora egin du, partidak aurrera egin ahala. Hasiera oso parekatua izan da, eta bi aldeetara joan dira tantoak. Bukaeran, ordea, Aztiri eta Lakiola nagusitu dira, 22-14, eta haientzat izan da txapela.