Kolorea itzuli da kaleetara
Egun handia dute gaur Lazkaoko San Prudentzio jaietan; Kuadrillen Eguna. Eguraldi eta giro ona, eta blusen kolorea nagusitu dira herriko kaleetan
Lazkaoko San Prudentzio jaiak ari dira azken kolpeak ematen, baina oraindik, antzarrek egun handia dute aurretik, gaurkoa Kuadrillen Eguna baita. Garai bateko festen kolorea berreskuratu dute kaleek, eta eguerdi partean, blusa koloretsuz jantzita atera dira kalera herriko lagun taldeak. Eguraldi ona lagun dutela, eta Sugarri txarangaren doinuek alaituta, poteo garaian jendez bete dira herriguneko kaleak eta tabernen atariak. Poteoaren ondoren, bazkaltzeko elkartu dira gehienak.
Arratsaldean jarraituko du egitarauak, umeetzako Ttiki Ttaka irratia saioarekin. 19:00etatik aurrera, Rockalea ariko da kale-giroa pizten. Gauean, berriz, Tirri&Terry DJak eta Zetak taldearen kontzertua izango dituzte.