Paulo Castrillok irabazi du 79. Lazkao Proba
Lizarte taldeko txirrindularia ihes eginda eta bakarrik sartu da Lazkaoko helmugan. Xabier Berasategi, Lehendakari Txapelketako lider.
San Prudentzio jaietan, Lazkaoko 79. Txirrindulari proba jokatu dute gaur, afizionatu mailakoa. Lizarte taldeko Paulo Castrillo izan da azkarrena, 128,7 kilometroko lasterketan. Haren atzetik sartu da Xabier Berasategi goierritarra, 2. tokian. Postu honi esker, Lehendakari Txapelketako lidertzan jarri da Laboral Kutxa taldekoa. Ibilbidean zehar Larraitz, Lazkaomendi, Olaberria eta Gaintzako gainak igo dituzte, besteak beste.
SAILKAPENA
- 1. Paulo Castrillo
- 2. Xabier Berasategi
- 3. Imanol Alvarez
BESTE SARIAK
- Mendiko saria. Francisco Romero
- Herriko saria. Iker Barandiaran eta Oier Larrañaga