Caribeños, Gipuzkoako txapeldun bigarren urtez jarraian
Beasaingo softbol taldeak Guerreros Nicas talde donostiarra menderatu du finalean
Caribeños softbol taldeak Gipuzkoako txapelari eutsi dio. Bigarren urtez jarraian lortu dute lurralde mailako titulua. Igandean jokatu zuten finala, Guerreros Nicas talde donostiarraren aurka, eta 9 eta 2 eta 8 eta 11 menderatu zituzten.
Aurten bost taldek osatu dute liga. Denek denen aurka joaneko eta itzulerako partidak jokatu zituzten eta bi onenak finalera sailkatu ziren. Finalara ere bi partidetara jokatu zuten eta goierritarrek biak irabazi zituzten.