Elikagai bankuak bilketa egingo du asteburuan
Eskariek gora egin dute eta behar guztiei erantzuteko "zailtasunak" dituzte. Dohaintzez gain, lanerako jendea ere behar dute
Elikagai bankuak janari bilketa egingo du ostiralean eta larunbatean. BM eta Eroski supermerkatuetan egingo dute, zehazki. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo kanpaina “oso beharrezkoa” da, eskariek gora egin dutelako eta behar guztiei erantzuteko “zailtasunak” dituztelako. Gipuzkoan, apirilaren amaieran abenduan baino 800 pertsonak baino gehiagok behar zuten laguntza.
Lanerako jendea ere behar dute. Izan ere, aurten, behin pandemia gaindituta, aurrez aurreko bilketa sistemara itzuliko dira. Hau da, bonuak erosi beharrean jendeak erosketaren zati bat zuzenean emateko aukera izango du. Lagundu nahi duenak 658 75 07 67 telefonora deitu behar du.