Goierrin egin dute auto karabana Irizar e-mobilityko langileek
9 egun daramatzate greban itun duin baten alde. 180 langilek egin dute bat deialdiarekin.
Irizar e-mobilityko langileek auto karabana egin dute gaur eguerdian, Alconza eta Jemako langileekin batera. Ostiralean Tolosaldean egin zuten, eta gaur Goierri zeharkatu dute autoetan. Lazkaotik irten eta Beasaindik barrena Ormaiztegira iritsi dira. 9 egun daramatzate greban Irizar e-mobilityko langileak itun duin baten alde, eta sare sozialetan zabaldu dutenez, dagoeneko 180 langilek egin dute bat deialdiarekin. “Zoritxarrez, enpresak oraindik ez digu aurkeztu gure eskaerak aintzat hartzen dituen itun proposamenik”. Lan berdinagatik soldata berdina izatea, irteeratako baldintzak berdinak izatea denentzat, bizitza pertsonala eta kontziliazioa bermatzea, esfortzu gehigarriak konpentsatzea eta hitzarmenaren azpitik puntu bat ere ez egotea eskatzen dute.