Goikoetxea, irakurle taldeko gidaria eta protagonista
Beasaingo Irakurle Taldeak Irati Goikoetxea herrikidearen eta taldeko dinamizatzailearen Herriak ez du barkatuko eleberria landuko du. Beasaingo Udalak hainbat ale eskuragarri jarri ditu liburutegian, opari. Irakurle Taldeak herritar orori dei egiten dio parte hartzera, «herriko sortzaile batekin solasean aritzeko aukera ederra delako». Saioa bihar izango da, 17:30ean, Igartzako Jauregian.