Udaleko ordezkariak Irungo ‘Go Mobility’ kongresuan izan dira
Leire Artola alkatea eta Adur Ugartemendia Lurraldea saileko zinegotzia Okzitaniako eta Kataluniako ordezkariekin batzartu ziren Irungo Go Mobility kongresuan. Mugimendu jasangarrien arloan beste herrietan abian jarritako proiektuak ezagutu zituzten. Halaber, kongresuan parte hartu zuten hainbat enpresa goierritarrekin ere izan ziren. Irizarrekin, CAFekin eta Indarrekin, esaterako. Azken hauekin Gernika pasealekuko aparkalekuan jartzekoak diren ibilgailu elektrikoentzako birkarga puntuaren inguruan hitz egin zuten.