Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak Mikel Aiestaran sarituko du
Korrespontsal onenaren Airean saria jasoko du, Ane Irazabalekin batera

Mikel Aiestaranek korrespontsal arloko Airean saria jasoko du, Ane Irazabal kazetari arrasatearrarekin (Gipuzkoa) batera. Sariak Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak banatzen ditu. Sari banaketa maiatzaren 16an izango da, Bilboko Carlton Hotelean, 20:00etan.