Ordizia Rugbiko 23 urtez azpiko taldeak El Salvadorren aurka itxiko du denboraldia
El Salvador taldearen aurka jokatuko dute larunbatean 16:00etan. 18 urtez azpiko taldeak ere Valladolidera bidaiatuko du lagunartekoa jokatzeko.

Denboraldiko azken partida ofiziala jokatuko dute Ordizia Rugbiko 23 urtez azpikoek; Vallladoliden jokatuko dute kontsolazio finala El Salvadorren aurka Pepe Rojo zelaian. Partida 16:00etan jokatuko da eta, zalantzarik gabe, denboraldiko zirraragarrienetako bat izango da. Navarro, Perlines eta Fisaren taldeak Valentzian Les Abellesen aurka jasotako porrotaren arantza du, 49-21, non gipuzkoarrek ezin zuten euren potentzialak eskaintzen duen guztia eman.
Asteko partida nagusiaren aurretik, 18 urtez azpikoak El Salvadorren aurka jokatuko dute baita ere. Hauek ere Pepe Rojo zelaian, 14:00etan. Lagunarteko partida izango da.