Zegamako Olaberria auzoko festa eguna ospatuko dute bihar
Olaberriko jai batzordeak, Zegamako Udalaren, Joxe Telleria Aseguruak eta Elkartu Nahi Txirrindulari Elkartearen laguntza- rekin. 11:00etan izango da lehenengo ekintza. Txirrindulari proba egingo dute haurrentzat. 12:00etan, txupinazoa botako dute.
Zegamako Olaberria auzoko festak ospatuko dituzte bihar. Egun osoko egitaraua antolatu du Olaberriko jai batzordeak, Zegamako Udalaren, Joxe Telleria Aseguruak eta Elkartu Nahi Txirrindulari Elkartearen laguntza- rekin. 11:00etan izango da lehenengo ekintza. Txirrindulari proba egingo dute haurrentzat. 12:00etan, txupinazoa botako dute.
Suziria bota ondoren, toka txapelketa eta poteoa izango dira auzoan, bertsolariekin eta trikitilariekin, eta 14:00etan, berriz, auzo bazkaria egingo dute. Arratsaldean jarraituko dute festarekin. 16:30ean umeentzako jolasak egongo dira, eta 18:30ean, aldiz, herri kirolak egingo dituzte. Ondoren, poteoa izango da jo Motel txarangak girotuta, buruhandiekin. 20:00etan esango diote agur festa egunari.
Mendi irteera
Iganderako, mendi irteera antolatu du Amezti Mendi Elkarteak. Bizkaiko Enkarterriak bisitatuko dituzte. Ordunte mendilerroko zenbait tontor igarotzea aurreikusi dute. Balmasedako Pandozales auzotik irten eta Kolitza, Terreros, Burgueño eta Los Tueros tontorrak gainditu ondoren, berriro abiapuntura itzuliz, ibilaldi zirkularra egingo dute.
07:00etan irtengo dira. Bi otordu egiteko jana eramatea aholkatu dute badaezpada ere. Bertan erabakiko dute bazkaria norbere janarekin edo bertako tabernaren batean egitea. Mendizaleak animatu dituzte irteeran parte hartzera. Eguraldi ona egingo duela iragarri dute.