Ezkion San Migel jaiak ari dira ospatzen
Arratsaldean 17:00etatik 18:15era, Goazen-eko disko festa, 18:30etik 20:00etara zezenak elizako plazan, 20:00etatik 21:00etara trikipoteoa trikitilariekin eta 22:00etan su artifizialak izango dituzte.

San Migel jaiak ari dira ospatzen ezkiotarrak, eguraldia lagun. Atzo iluntzean txupinazoa bota, eta gaurko eta biharko egunak, bete-beteak dituzte Ezkion, kaskoan. Gaur goizean, eskulanen erakusketa, haurrentzako jolasak eta toka txapelketak izan dituzte eta eguerdian mahaiaren bueltan elkartu dira ezkiotarrak, brasan erretako oilaskoa entsaladaren laguntzarekin jateko asmoz. Elorza eta Larrañaga bertsolariek alaituko dute bazkalondorena.
Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 18:15era, Goazen-eko disko festa, 18:30etik 20:00etara zezenak elizako plazan, 20:00etatik 21:00etara trikipoteoa trikitilariekin eta 22:00etan su artifizialak izango dituzte.
Biharko egitaraua
· 10:30ean. Umeentzako kros herrikoia.
· 11:30ean. Izazpiko igoera. Helduentzako kros herrikoia.
· 11:00etan. Meza nagusia.
· 13:00etan. Trikipoteoa.
· 18:00etan. Herri kirolak.
· 19:30ean. Barrikotea.
· 21:00etan. Festen amaiera altxaferoekin.