Cristian Marugan asturiarrak irabazi du Legazpiko Goitibehera lasterketa
Euskal Inertzia Kopari hasiera ematen zion proba larunbat arratsaldean jokatu zen. Bigarrenak Julen Agirreburualde eta Maite Belloso legazpiarrek osatutako bikotea izan ziren.
Cristian Marugan asturiarrak irabazi zuen larunbatean Aztiri eta Motxorro artean jokatu zen Legazpiko Goitibehera lasterketa. Bigarrenak Julen Agirreburualde eta Maite Belloso legazpiarrek osatutako bikotea izan ziren.
Giro eta eguraldi paregabearekin eman zioten hasiera Euskal Inertzia Kopari larunbat arratsaldean Legazpin, jaietako gotibehera lasterketarekin. Proba Aztiritik Motxorrora bitarteko bidean egin zuten, Maldan Behera elkarteak antolatuta, eta 39 partaiderekin.
Jarraitzaile ugari elkartu ziren gotibeheren jaitsiera ikusteko, eta antolatzaileen arabera, lasterketa “ondo” joan zen, “39 partaide izan ziren denera eta batek ez ezik, denek bukatu zuten”. Bukatu ez zuenak matxura izan zuen. Bestela, “pare bat kolpe edo susto izan ziren arren, ez zen ezbehar larririk gertatu”.
Sailkapena
Europarrak: Cristian Marugan
Neumatikoak: Unai Biain eta Adrian Perez
Uretanozkoak: Mikel Etxegarai
Speed trike: Juan Gramaje
Besteak: Maialen Arrizagabala
Lehen legazpiarrak: Julen Agirreburualde eta Maite Belloso (europarrak)