Euskal Herria, naif begirada batetik
Aterpe tabernan Didier Dordeins 'Kurt' margolari baionarraren pinturak daude ikusgai. Euskal Herria dute ardatz
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/05/kurtaterpe-1200x804.jpg)
Aterpe tabernan Kurt margolari baionarraren Euskalherria forever –Euskal Herria betiko– erakusketa ikusgai dago ekainaren 8ra arte. Euskal Herria eta bertako kultura du ardatz: paisaiak, kirolak, jantziak… Naif estilozkoak, denak. Kurtek dio pinturaren bidez Euskal Herriari eman diona itzuli nahi diola: “bizitzeko poza, balioak eta abar. Eskerrik asko nire birraitona-amonei, aitona-amonei eta gurasoei…”