Lehen azterketa nota onarekin gainditu dute
Mailaz igotzeko lehen kanporaketan, Beasaingo taldeak 3-0 mendean hartu du Baskonia. Hurrengo arerioa Portugalete izango da.
Beasainek mailaz igotzeko lehen kanporaketako partida nagusitasun handiarekin irabazi zuen. 3 eta 0 irabazi zioten Baskoniari. Atsedenaldira husna berdinduta iritsi ziren arren, bigarren zatiaren hasieran talde bizkaitarreko jokalari bat egotzi zuen epaileak eta hortik aurrera goierritarrak jaun eta jabe izan ziren. Aitor Loreak bi bider eta Beñat Eizagirrek sartu zituzten golak. Lasesarrek Loinatz zirudien, bertatik zale ugari joan baitzen. Portugaleteren aurka jokatuko dute bigarren kanporaketa, asteburu honetan, Ipuruan.