Olatz Salvadorren kontzerturako sarrerak salgai dira
Kantari donostiarrak kontzertua egingo du hilaren 21ean, Ataungo Herri Antzokian.
Ataunen kontzertua egingo du Olatz Salvador musikari donostiarrak, maiatzaren 21ean, larunbata. Herri Antzokian ariko da, 22:00etan hasita. Bi bilduma dauzka argitaratuta, eta batez ere Aho uhal diskoa (Airaka, 2020) aireratuko du. Sarrerak, 12 euroan, salgai jarri ditu udalak, Sutegi, Urbieta, Troskaeta, Martintxo eta Errotaundi taberna-dendetan.