Batasun handiarekin sortu da berdintasun kontseilua
Beasaingo Udalbatzak aho batez onartu zuen herriko berdintasun kontseilua eratzeko araudia. Ordezkaritza duten hiru alderdiez gain Asmube, Oriako Lamiak eta Beasaingo Asanblada Feministak ere hartu dute parte testuaren osaketan. Iraganeko berdintasun foroa «berpiztu» nahi dute. Horregatik, emakume beasaindar guztiei kontseiluan parte hartzeko deia egin diete.