Erasmus+ proiektuan parte hartzen ari diren ikasleei harrera egin diete Ordizian
Jakintza ikastolarekin batera Erasmus+ proiektuan parte hartzen ari den Pezenaseko (Frantzia) ikastetxeko ordezkaritzak Ordizia ezagutzeko baliatu du asteazkena.
Gaur goizean, Jakintza Ikastolako Erasmus+ proiektuaren baitan, Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak, harrera egin die Pézenaseko (Frantzia) ikasle eta irakasleei, Udaletxeko areto nagusian. Asteazkena denez, Ordiziako Azoka ezagutzeko aukera izan dute eta herriaren eta haren sorreraren inguruko xehetasunez ere hitz egiteko aukera izan dute. Besteak beste, pandemia garaian azoka nola antolatu den adierazi die alkateak, kontatuz herriguneko hainbat tokitan banatu egin zela azoka, baina mantendu egin zela