Naiara Peñagarikano da Gipuzkoako Kopa bola lehiako garailea
Igandean bukatu zen Altzan (Donostia) Gipuzkoako bola denboraldiko jardunaldikako azken lehiaketa luzea, Gipuzkoako Kopa. Emakumeen arloan Naiara Peñagarikano izan da txapeldun, gizonezkoetan Josu Lazkano donostiarra. Larunbat goizean, Zerainen, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute aurrez sailkatutako 30 bolarik. Bazkaria izango da ondoren Ostatuan.