Zine gaua, ostiralean
Zinegoak jaialdiko sei laburmetrai proiektatuko dituzte Pilarreneako ganbaran.
Ostiralean zine gaua izango da Idiazabalen. Zinegoak jaialdiko sei laburmetrai proiektatuko dituzte Pilarreneako ganbaran, 21:30ean. Zinegoak jaialdia Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdia da, eta sexu-aniztasunak ematen duen guztia zinema zein arte eszenikoen bidez erakustea du helburu, LGTBIQ+ komunitatearen eskubideen zein askatasunaren inguruan hausnartzeko.
Proiektatuko dituzten filmak:
- Les filles ne marchent pas seules la nuit. Zuzendaria: Katerine Martineau. Kanada, 2020. 17 minutu. Frantsesez, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz.
- Elsa. Zuzendaria: Albert Carbó. Katalunia, 2021. 12 minutu. Katalanez, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz.
- Berak baleki. Zuzendaria: Aitor Gametxo. Euskal Herria, 2021. 16 minutu. Euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz.
- No deberías. Zuzendaria: Maider Garcia Merino. Euskal Herria, 2021. 15 minutu. Gaztelaniaz.
- Ob Scena. Zuzendaria: Paloma Orlandini Castro. Argentina, 2021. 17 minutu. Gaztelaniaz.
- To the future, with love. Zuzendaria: Shaleece Haas. AEB, 2021. 7 minutu. Ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz.