Elikadura jasangarria tailer batean landuko dute Gaintzan, etzi
GAINTZA // Elikadurari buruzko ikastaroa emango dute larunbat goizean Gaintzan, herritarrentzat. Bizitza sozialaz eta elikagaien informazio-etiketak irakurtzeaz jardungo dira. Tailerra udaletxean izango da, 11:00etatik 13:00etara. Izena eman behar zen aurretik.