
Beasainek igandean igoera kanporaketetako bigarren partida jokatuko du. Zubietan izango da lehia. Autobusa eta partidako sarrerak Xerberan eros daitezke

Amaia Aierbe eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistek ongizateari buruzko hitzaldi sorta irekiko dute gaur Urretxun. Bertatik Bertara egitasmoaren babesa dute.

Baratze lanetarako gogoz dago jendea eta eguraldia lagun, ilara luzeak izan dira landare postutan. Ahuntz jogurta ere hasi da eta laster ahuntz gazta berria.

Aia auzoko aterpean antolatuko dute bertako barazki eta ziza erakusketa, San Isidro ospatzeko, goizean. Herriko artzainen bost gazta mota banatuko dituzte. Bazkaria egingo dute gero

Lau kontinentetako 31 errezeta jaso dituzte. Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiko kideek emandako errezetak dira. Liburua urretxu.eus webgunean eskura daiteke

Eskolako Agenda 2030 egitasmoaren barruan, Legazpiko ikasleak udaletxean izan dira, basoen inguruan egin duten lanketa udal agintariei azaltzeko.

Gaixotasuna ez da arriskutsua pertsonentzat, baina sektorean galera ekonomikoak eragin ditzake; izan ere, ustiategi batean hegazti gripearen kasuren bat atzematen bada, ustiategiko hegazti guztiak hil behar dira

Goierriko Kontseilu Sozialistak eta Bategin sareak Irizar e-mobilityko langileei hitza eman diete, euren lan gatazkaren berri emateko

Atxipi elkarteak Dantzaokerako izen ematea zabaldu du. Erakustaldia dela gogorarazi dute, eta ez lehiaketa

Igandean Zaldibiako hiru errota ezagutzeko ibilbidea egingo dute: Zubieta, Olako errota eta Kanpain. Izena eman behar da aurrez.

Lider doa Segura Goierri K.E-ko 1. Erregional igoera faseko taldea, Anaitasuna C.D taldetik puntu bakarrera. Bi partidu geratzen zaizkie denboraldia bukatzeko. Larunbatean, 16:00etan, Sanpedrotarra taldearen aurka jokatuko du, Seguran.

Bimdu izeneko aplikazioa sortu du Aitor Marcok (Ormaiztegi, 1994) liburuak doan edo merke trukatzeko. Sare sozial moduko bat da. Liburua aukeratu, txataren bidez hitzordua egin eta trukaketa egiten da.

Amets Bide Dantza taldeak Dantza Asteburua antolatu du. Larunbatean Barandila eta Zortzikoa egingo dituzte eta igandea izango da txikienen eguna

Ekida arte ekimenaren 'Agirretarren bandera' lanarekin bukatuko da, larunbatean, Martxoan Bertsoa zikloa